Oh happy day 2dean – ko bigarren kastiña. Saioa hasi zenetik, parte hartzen ez dudan lehendabiziko gala. Hau tristura. Aitortu behar dut engantxatuta nagola, era bat. Baina tira, atzokoan gauza oso interesgarriak ikusteko aukera izan genuen.
Aurrez aurretik esan behar dut orokorrean, maila hobea erakutsi zigutela atzo etorri ziren zazpi taldeak. Eta kasu batzuetan gainera lehiaketa hau nola den eta nola jokatu behar duten jakinean daudela argi erakutsi zuten. Ez dut esango talde zoragarriak edo apartak zeudenik, baina bai lehiaketari txispa emateko talde aproposak. Gainera, talde batzuetan erraza da ikustea eboluzio handia euki dezaketela . Gehien bat gaztez osatutako taldeak, eta progresio hori ikusteko zai nago. Ziur nago abesti politak entzungo ditugula.
Gazteak aipatu ditut eta, joan den astean esan nuen bezala, esan beharrekoa da berriro ere abeslari gehienek 15 urte edo gutxiago, ala 50 edo zaharrago direla. Hau pena da zeren gazteak egia da koreografia aldetik eta progresio aldetik asko egin dezaketela, baina lehiaketa oso gogorra da, eta egun eta aste asko dira. Konsistenzia edo sendotasuna beharrezkoak dira taldeentzako ibilbide honetan. Bai koruaren soinu aldetik, baina baita fisiko aldetik ere . Gainera grabazioko orduak berandu dira… ez da erraza gure gaztetxoentzat.
Eta adinekoak, bestalde, normalean talde sendoak dira, baina gauza berriak egiteko eta ikasteko zailtasun ugari aurkitzen dituzte. Koreografiak prestatu, abesti berriak eta abar… Erdi adineko talde gehiago beharko genuke.
Bueno, atzokoari ekingo diot.
Zazpi talde berri berriak, eta berriro ilusio handia.
Eibarko koruak ireki zuen lehiaketa. Soinu polita dute talde bezala, eta zuzendariak ondo ulertu du OHD estiloa nundikan dijoa. Progresio handia izango duen taldea da, nire ustez. Baionako Errobi Abesbatza, gizonezko taldea da. Oso talde alaia eta ikusgarria, gainera soinu borobil eta bikaina dute. «El menú» abestia abestu zuten (oso aproposa beraientzat) eta bere salsan zeudela argi ikusten zen. Galdera da, horrelako abestitik kanpo nola moldatuko dira? Ikusiko dugu.
Fruizko Lamiñe taldeak baita soinu polita batekin oparitu ziguten. Abeslariek pixka bat urduri edo lotsatutak ikusi nituen. Tensioak askatzen dutenean progresio handia izango du talde honek. Talde hau gogo eta ilusio handiakin etorri da OHD-ra eta hori garrantzitsua eta eskertzekoa da. Tolosako Hodei Truk taldea gehien bat haurrez osatutako taldea da. Zuzendari famatu eta jakintsua dugu aurrean, David Azurza, oso ezaguna zuzendari bezala baina baita ere konpositore bezala. Hau lehiaketan oso lagungarria izango zaie, moldaketa ugari egin behar bait dira. Teknika oso ona dute abeslari hauek, eta abesti zaiak abesteko gai direla bistan dago. Nire kezka bakarra, lehiaketa hau nola aguantatuko dute hain gazte izanik?
Hendaiako taldea. Merito handiko taldea hau. Emakumez osatuko korua dugu, gehienak adin batekoa. Eskeini ziguten Israelko kanta polit bat, armonika batekin akonpainatua. Edadeko ahotsak dira eta hori nabaritzen da. Bestalde ez dut ikusten lehiaketa hontan ibilbide luzea izango dutenik, OHD ko estiloatik urrun daudelako. Zizur Zendea ko taldeak «El abanico» kanta ezaguna eskaini ziguten. Ahots nahasiko talde sendoa dugu hau. Lotsa eta tensioak utzi behar dute alde batera eta txispa pixka bat gehiago jartzen badiote, emaitza onak eskuratuko dute, dudarik gabe. Zuzendaria Cuba-ko 23 urteko neska dugu (ez galdu Klaudiok egiten dizkion itzulpenak. Que grande Klaudio!!!). Mallabiako Jasokunde Abesbatza, hauek ere oso gazteak dira. Taldeak oso soinu polita azaldu zigun eta abestia oso aproposa OHD lehiaketarako. Gauza politak espero ditut talde honengandik.
Gala bukatzeko Bermeoko Izaro taldea izan genuen gonbidatu bezala. «Fame» kanta ezagunarekin goza arazi ziguten. Zer esan talde honi buruz? Betidanik esan dut talde paregabea dela. Eszenatokian handiak dira, bai musika aldetik, bai koreografia aldetik, espresioa, alaitasuna… , baina eszenatoki kanpo ondiño handiagoak dira. Buena gente!!! Eskerrak laister elkar ikusiko garela antolatzen ari garen kontzertuetan…
Hurrengo ostiralaren zai…
ESKERRIK ASKO JAUNA, BIHOTZ BIHOTZETIK!
AMEN
guauu!!:)
eskerrikasko piropoengattik 😉