Gala 2… arriskuan zaudete!

coroshappy_subir

Ba datoz. Nominazioak, izendapenak edo arriskuan izateak (ez dakit azkenean nola deituko diogu). Inork nahi ez dugun momentua. Baina,  ala behar du.

Egiazko lehiaketa larunbata hontan hasiko da. Izendatua izateak ala ez,  dirudien baino askoz gehiago markatzen du talde baten ibilera lehiaketan.

Alde batetik, noski, sortzen zaituen urduritasuna. Kaleratua izateko bidean zaude eta hori ez da gustokoa. Aldi berean, zure burukiko konfidantza beherakada ederra hartzen duzu.  Zure «produktua» zalantzan jartzen hasten zara: ez al da gure maila lehiaketan jarraitzeko nahikoa? Abeslariak ere pixkat desanimatzea erraza izango da. Eta denok dakigu zer garrantzi haundia du motibazioa lehiaketa hontan (eta guztietan).

Bestalde, estrategiako arazoak sortzen dizkizu,  behartzen zaituelako  abesti potente batekin etortzera. Artillería pesada. Eta abesti horiek geroago faltan botako dituzu, eta abestu beharko duzu ez  hain potente diren horiek. 

Egia da, beste aldetik, izendapenak direla eta ez direla, bitartean «show» izugarri polita ematen ari garela talde guztiok. Telebistako ikusle bezala aztertzen ba dut, oso programa ikusgarria gertatzen da. Erritmo bikaina, ez da inoiz astuna egiten. Klaudio «crack» bat dala ez dago ezta esaterik, jakina. Bideoak oso simpatikoak, eta epailmaien iritziak  laburrak. Oso ondo.

Agian backstageko elkar hizketak pixka bat luzeegi egiten zaizkit (barka egidazu, Itxaso, ez da zure errua). Zuzendariok eta abeslariak,  orokorrean,  ez dugu gainera oso gauza nabarmenik esaten, oraingoz errespetu haundiakin gabiltza (puñalak bere larruan momentuz). Nik pixka bat laburtuko nituzke.

Sorte on talde guztientzat!

Oh happy day!!!

Deja un comentario

Iñaki Cárcamo
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.